EGOITZA ETA EGUNEKO ZENTROA

TORREZURI

Gure zentroetan, adineko pertsonei ematen zaien arreta da lehentasuna. Gure establezimendua bizitegi-gunean kokatuta dago, eta gure instalazioak egoiliarren erosotasuna eta ongizatea lortzeko diseinatuta daude.

Eraikina zabala eta irisgarria da, eta horrek guztion mugikortasuna errazten du, baita mugikortasun urriko pertsonena ere. Logela guztietatik % 25 banakakoak dira, gure egoiliarren pribatutasuna bermatzeko. Gainera, sarbideak, argiztapena, seinaleak, zoruko materialak, pintura eta altzariak kontu handiz aukeratu dira erabiltzaileen behar fisiko eta psikikoetan laguntzeko.

Gure logelak

Gure zentroen bereizgarritasun nagusiak dira pertsona gutxi hartzen dituztela eta bizikidetza-unitateen antzera funtzionatzen dutela, giro intimo, familiar eta maitekorrean, eta modu profesionalean.

Erabiltzaileek oso gustuko dituzte banakako logelak, pribatutasun handia ematen dutelako; logela bikoitzek, berriz, bakardadea eta sentimendu negatiboak arintzen laguntzen dute, batzuetan adinekoak inbaditzen dituzten sentimenduak.

17 logela berritu ditugu, bikoitzak eta banakakoak. Logela guztiek komun pribatua, telebista eta kolore argiak dituzte eta argitsuak dira, giro erosoa sortuz.

Logela bikoitzak bereziki diseinatuta daude erabiltzaile bakoitzak bere eremu pribatua izan dezan, banakako logelen pribatutasuna eskainiz. Lorategiak paseatzeko ingurune lasaia eskaintzen du. Gainera, tren- eta autobus-geltokitik nahiz aisialdirako guneetatik hurbil dagoenez, maite dituzten pertsonak erraz irits daitezke bertara. Egokitutako garraio-zerbitzua ere badaukagu, erosotasuna handiagoa izan dadin.

2015ean, egoitzak eta eguneko zentroak Libera-Care arauaren ziurtagiria lortu zuten, eta horrek argi eta garbi islatzen du pertsona oinarri duen loturarik gabeko zaintza-ereduarekin dugun konpromisoa.

“Gure zentroan 2006an hasi ginen eredua aldatzen, Cuidados Dignos fundazioak nazioan eta nazioartean sustatzen duen Pertsona oinarri duen lotura fisiko eta farmakologikorik gabeko zaintza-ereduaren alde.”

TORREZURI ZENTROKO ZUZENDARIA

Gure zentroen bereizgarritasun nagusiak dira pertsona gutxi hartzen dituztela eta bizikidetza-unitateen antzera funtzionatzen dutela, giro intimo, familiar eta maitekorrean, eta modu profesionalean.

Osasun-taldea

Adineko pertsonei arreta emateko berariaz prestatuta dauden osasun-langileen taldea daukagu.

Hemen, maitasunez zaintzen dugu.

· Medikua
· Erizaina
· Psikologoa
· Fisioterapeuta
· Gizarte-langilea
· Animazio-zerbitzua
· Kliniketako laguntzaileak-Gerokultoreak
· Bertako ile-apainketa zerbitzua

Kontaktua

946 258 288
688 629 082
Carlos Gangoiti kalea, 22
48300 Gernika-Lumo
Bizkaia

keyboard_arrow_up