NOLA NAHI

ZAINTZAILEA ZAINTZEN DUGU
DUINTZEN TALDEA
Duintzen taldean bokazioz lan egiten dugu adineko pertsonek ondo zainduta eta artatuta bizitzen jarrai dezaten, ingurune goxo, hurbil eta familiarrean.
Zaintza duinen ereduaren aitzindari izanik, beren borondatea errespetatuz artatzen ditugu gure egoiliarrak, inolako lotura fisiko eta farmakologikorik gabe. Gure egoiliarren ongizatea eta osotasuna sustatzen ditugu, beren bizi-kalitatea eta haien senideena hobetzeko.
Hirugarren adineko pertsonak duin egiten ditugu, alaitasunez bizitzea merezi duen bizitzako etapa bat delako. Merezi dutelako.
GURE TALDEA
ZAINTZEN
dituztenak ZAINTZEN DITUGU
Adinekoen eta haien zaintzaileen ongizatea bermatzeko lan egiten dugu, konpromiso handiz.
Horretarako, etengabeko prestakuntza eskaintzen diegu gure zentroetan lan egiten duten pertsonei. Gure egoitza bakoitzean, geriatrian eta gerontologian espezializatutako eta gaitasun handiko langileen talde bat daukagu, adinekoen arretan diharduena.
GURE HISTORIA
ZAINTZEKO
modua ALDATZEN
Adineko pertsonen mendekotasuna handitzen ari den testuinguru honetan, gerontologiako eta arreta soziosanitarioko profesionalen talde batek Torrezuri Taldea sortu genuen, gaur egungo Duintzen Taldea, kalitate horri arreta integrala eta kalitatezkoa eskaintzeko helburuarekin.
2006an, gure Gernikako egoitza lotura fisiko eta kimikorik gabeko Estatuko lehena bihurtu zen. Helburu hori lortzeko, Libera-Care Araua garatu dugu, loturak kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema bat (fisikoak eta farmakologikoak), nazioko eta nazioarteko erakundeek bere eraginkortasunagatik aitortu dutena. Gure egoitzetan askatasun, errespetu eta maitasun handiz zaintzen dugu, gerrikoriik gabe eta psikofarmakoen erabilera terapeutiko eta kontrolatu batekin.
Gaur egun hiru zentro ditugu, eta kanpoko kudeaketa-zerbitzuak eskaintzen dizkiegu adinekoei arreta ematen dieten beste zentro batzuei. Horri guztiari esker, ehunka pertsonaren bizi-kalitatea hobetzen lagun dezakegu.
Mendekotasun-egoeran dauden adinekoei arreta integrala eta kalitatezkoa eskaintzeko gure eginkizunarekin konprometituta jarraitzen dugu. Uste dugu guztiek merezi dutela duintasunez eta autonomiaz bizitzea, eta hori posible izan dadin lan egiten jarraituko dugu.


